XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizarte-Laneko hiztegia

Egunetik egunera euskarak esparru eta lan-eremu berriak bereganatzen dituela gauza jakina da.

Baina, sarritan borondaterik onenarekin aritu arren, lanean euskaraz ihardun nahi duen profesionalak tresna eta lanabes egokiak eskas izaten ditu bere eguneroko lana behar bezala bete ahal izateko.

Oraingo honetan, eta Gipuzkoako Asistente Sozialen Elkargo Ofizialaren enkarguz, UZEIk Gizarte-Laneko hiztegi bat prestatu du, 650 bat kontzeptu jasotzen dituena euskaraz, gaztelerazko ordainekin.

Badakizu, bada, irakurle, hiztegi horren premian aurkituko bazina, nora jo haren eske, Gipuzkoako Gizarte-Langileen Elkargora.

Bertan emango dizkizute beharrezko argitasunak.